Argia.com-eko azken bideoak
Mundua darama herriz herri, erakusketatik erakusketara. Txotxongiloek mundua agertzen dute ...
Mundua darama herriz herri, erakusketatik erakusketara. Txotxongiloek mundua agertzen dute eta berak txotxongiloak. Hendaian izan dugu aukera berarekin elkartu, solastu eta bere txotxongiloez goxatzeko.
Download
Nork esan zuen komunean xanpu potetako etiketak soilik irakurtzen zirenik? ...
Nork esan zuen komunean xanpu potetako etiketak soilik irakurtzen zirenik? Komuna eta poesia, bi plazer bateratuta, plazer bikoitza lortzeko asmoarekin. Eseri komunontzian eta egin tira komuneko paper ilustratu honetatik.
Download
Gaur, urtarrilaren 29an, banatu ditugu aurtengo Argia Sariak Lasarteko Txitxardin ...
Gaur, urtarrilaren 29an, banatu ditugu aurtengo Argia Sariak Lasarteko Txitxardin Beltxa jatetxean burutu dugun ekitaldian. Bertan ekimen eta pertsona hauek izan dira sarituak: - Internet: Grebaorokorra.info - Prentsa idatzia: Itxaro Borda - Publizitatea: AEK - Telebista: Eriz Zapirain - Irratia: Agin Rezola - Merezimenduzko Saria: Txirri, Mirri eta Txiribiton
Download
Txotx denboraldia ate joka dugun honetan, sagardoaren kulturari eta sagardogintzan ...
Txotx denboraldia ate joka dugun honetan, sagardoaren kulturari eta sagardogintzan izan diren hainbat aldaketari begira jarri gara; sagardotegi ereduak eta krisiari aurre egiteko joera ezberdinak hartu ditugu hizpide, besteak beste.
Download
Muskizko (Bizkaia) biztanleak ohituta zeuden, nonbait, Petronor erraldoia bezain bizilagun ...
Muskizko (Bizkaia) biztanleak ohituta zeuden, nonbait, Petronor erraldoia bezain bizilagun deserosoa alboan edukitzera, enpresak URF edo koke planta egiteko asmoa agertu zuen arte. Hori izan da hautsak, oraingoak eta aspaldikoak, erabat harrotu dituen haizea. Polemikak adar asko ditu: kutsadura handitzea, prozedura administratiboetan irregulartasun salaketak, erakunde publikoen jarrerarekin haserrea... Ez da giro Muskizen.
Download
Finalari errepaso polita egin diote Estitu Eizagirre eta Agin Rezolak ...
Finalari errepaso polita egin diote Estitu Eizagirre eta Agin Rezolak aste honetako Hitzetik Hultzeran! Gabon ikutuko kapitulu honetan ere ezin falta bertso onak, eta nola ez, janaria barra-barra!
Download
Bertso eta janari ugari igaro da gure mahaitik eta honez ...
Bertso eta janari ugari igaro da gure mahaitik eta honez gero badugu Barakaldon abestuko duen zortzikotea. Baina BECera salto egin aurretik asteburu hauek utzitako ajea zaintzeko baliatuko dugu laugarren saio hau, te, fruta eta barazkiz lagunduta. On egin bertsojaleok!
Download
Asteburu honetako Gernika eta Iruñeako bertso saioek utzi diguten onena ...
Asteburu honetako Gernika eta Iruñeako bertso saioek utzi diguten onena aztertzeko sagardotegira hurbildu gara, kupela eta txuleta artean. Adi aste honetako gure gonbidatu bereziei, ez dira nolanahikoak eta.
Download
William A. Douglass estatubatuarra 2006ko bake prozesuan bitartekari gisa ibili ...
William A. Douglass estatubatuarra 2006ko bake prozesuan bitartekari gisa ibili zen sekretuan. Larrun gehigarrian bere testigantza idatzirik utzi du, eta bideo honetan gainetik kontatzen du "kontu" honetan nola eta zergatik sartu zen.
Download
Bigarrenak ezin huts egin. Asteburuan, Tolosan eta Hendaian, izandako Bertso ...
Bigarrenak ezin huts egin. Asteburuan, Tolosan eta Hendaian, izandako Bertso Txapelketa Nagusiko saioek utzi digutenari errepaso zirikatzailea. Bertsoz jantziriko irriak ez dira faltako Argiak, Info7-k eta bertsoa.com-ek ekoitzitako saioan. Lizentzia librez ekoizturiko bideoa. Bideoa kargatzean izan pazientzia eta mantso badabilkizu, "pause" sakatu eta utzi bideoa kargatzen.
Download